1979ko apirilaren 23an,
Zeelanda Berriko Blair Peach irakasle sozialista hil zuen poliziaren Patruila Bereziak Ingalaterran, faxismoaren aurkako manifestazio batean. Konorterik gabe utzi arte jipoitu zuten, eta ospitalean hil zen. Epaimahaiak istriputzat jo zuen gertakaria.
Negu Gorriak taldeak Reggae Peachentzat abestian kontatu zuen gertaera, Linton Kwesi Johnsonen kantuaren bertsioan.