1513ko ekainaren 01ean,
Zangozan herri matxinada piztu zen Gaztelako inbasoreen aurka, soldadu batzuek herritar bat jipoitu ostean. Soldaduen eta Zangozako herritarren arteko harremana oso txarra zen, gaztelarrek gazte zangotzarrak beren zerbitzura jartzeko bahitzen baitzituzten. Jipoiak tarteko, zangozarrak, suminduta, kalera atera ziren soldaduei aurre egitera. Gaztelar okupatzaileek alde egin behar izan zuten. Istiluetan bi zangozar eta bi soldadu hil ziren. Aste batzuen buruan tropa gaztelarrak indarrez sartu ziren berriro.
Ondorengo zangotzarrek ihes egin zuten herritik ikerketak hasi aurretik: Martín Gónzalez, Juan de Anués, Martín de Mendívil, Juan de Ardanaz, Juan de Sarasa, Martín Echalarte eta Juan de Olloki