Zamakolada herri-altxamendua hasi zen Bilbo eta inguruetan, soldadutzaren aurka eta foruen alde

Duela
220
urte
Bilboko irudia XVIII. mendean, orain Erriberako Merkatua dagoen lekuan zegoen Plaza irudikatuz, zazpi kaleetako batzuekin batera. Jabetza Publikoa

1804ko abuztuaren 16an,

Zamakolada izenez ezaguna den herri-altxamendua hasi zen Bilbo eta inguruetan. Simon Bernardo Zamakola batzarkideak proposaturiko portua eraikitzearen truke, derrigorrezko soldadutza ezartzea onartu zuten Gernikako Batzarrean. Foruen aurkako erabakia zela ulertuta –euskal herritarrek ez zuten Espainiako Armadara joan behar– eta konforme ez, ehunka herritarrek armak hartu ziztuten. Hainbat batzarkide atxilo hartu zituzten, ezohiko Batzar Nagusiak deitu eta erabakia atzera bota zen arte. Herritarrek horrelako bertsoak jarri zizkioten:

Don Simon Zamacola
gizon onrradua,
infernuan daukazu,
zeure ostatua.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte