1916ko urtarrilaren 13an,
Yucatan estatu mexikarrean munduko Lehen Kongresu Feminista egin zuten. Bertako feministek deituta, 600 emakumetik gora izan ziren parte hartzen. Eskubideez, hezkuntzaz edota bizitza sozial eta politikoan gizartearen erdia osatzen duten emakumeek izan behar zuen rolaz aritu ziren lau egunez.