1789ko uztailaren 01ean,
Xabier Mina gerrillari nafarra jaio zen Otaon. Espainian, Fernando VII. Erregeak absolutismoa ezarri ondoren Cadizko konstituzioaren alde borrokatu zuen. Matxinadak huts egin ondoren Frantziara lehenbizi, Ingalaterrara ondoren, eta Mexikora erbesteratu zen azkenik. Han Mexikoko independentzia gerran Espainiako aginte kolonialaren aurka lerratu zen, Mexikoko kreole, mestizo eta amerindiarrek hasitako gatazkan. Bertan, atxilotu eta fusilatu egin zuen Espainiako armadak. Euskalduna zen.
Iturria:
Xabier Mina: Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon (Bixente Serrano Izko - ARGIA)