1969ko abuztuaren 17an,
Woodstock musika jaialdi erraldoia amaitu zen New Yorkeko estatuan. Hiru egunez 450.000 gazte inguru bildu ziren musika eta bakea aldarrikatzeko jaialdian. Kontrakulturaren adierazpide indartsua izan zen bere garaian, kontserbadore askorentzat eskandalagarria. Hiru egunez, besteren artean, Joan Baez, The Who, Janis Jolin, Joe Cocker edo Carlos Santana aritu ziren, Vietnamgo gudaren aurkako aldarri artean. Enpresari askok, kontrakultura komertzializatzeko aukera ikusi zuten.