1939ko irailaren 03an,
Winnipeg ontzia Txilera iritsi zen, Espainiar Errepublikako 2.200 errefuxiatuarekin. Pablo Neruda olerkariak antolatu zuen bidaia, espainiar immigraziorako kontsul ordezkari izendatuta. Abuztuaren 4an atera zen Winnipeg Poullac herri frantsesetik. Txileko presidente Pedro Aguirre Cerdak harrera egin zien Valparaison eta elkartasuna adierazi zien erbesteratu guztiei. Itsasontzian zihoan euskaldun talde batek abesbatza osatu zuen bidaian.
Iturria: