Wikileaksek Afganistango Gudako 75.000 dokumentu klasifikatu argitaratu zituen

Duela
14
urte

2010ko uztailaren 25ean,

Wikileaksek Afganistango Gudako 75.000 dokumentu klasifikatu argitaratu zituen. AEBen historia militarreko filtraziorik handienetako bat izan zen eta beren okupazio basatiari buruzko datu zehatzak argitaratu zituzten munduko hedabide garrantzitsuenek.

2004 eta 2010 bitartean, AEBetako armadak barne-estatistiketarako zerabiltzan ekintza bakoitzeko informazioa jasotzen zen (hildako, zauritu edo atxilotu kopurua). “Hamarnaka milaka heriotza normalean estatistika bat besterik dira, baina heriotza bakoitza ulertzeko leku eta gertaera garrantzitsuenak jasotzen ditu argitalpenak. Espero dugu hau publikatu izanak Afganistango guda hobeto ulertzen lagunduko duela eta osagai gordinak eskaini ditugula egoera aldatzeko”, zioen aurkezpenean.

Wikileakseko zuzendari Julian Assange kazetariaren eta beste zenbait filtratzaileren aurkako mundu mailako jazarpena abiatu zuten AEBek.

Iturria:

Kabul War Diary (Wikileaks).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte