1946ko ekainaren 12an,
Vietnamgo heroi nazional bilakatuko zen Ho Chi Minh Euskal Herrira etorri zen. Vietnamgo behin-behineko gobernuko delegazioko kide zen eta Frantziako Gobernuarekin independentzia negoziatzeko asmoa zuen. Egun batzuk igaro zituen delegazioak Lapurdin. Pilota partidak eta euskal jaiak ikusteaz gain, itsasora ateraldiak egin zituztela dokumentatuta dago.
Negoziazioak akordiorik gabe amaitu ziren eta hilabete gutxira gerra piztu zen Vietnamen.