1982ko urriaren 16an,
Victoriano Agiriano eta Maria Angeles Barandiaran senar-emazteak hil zituen Espainiako Poliziak Gasteizko errepide kontrol batean. Zabaldu zuten bertsioaren arabera autoarekin kontroletik ihes egiten saiatu ziren, baina prozesu judiziala berehala itxi zuten lekukorik gabe. Horrez gain, gezurren bidez bikotearen izena zikintzeko ahalegina egin zuten hedabide eskuindarren laguntzarekin. Biharamunean greba orokorra egin zuten Debagoienan, eta istilu handiak izan ziren Bergaran Poliziaren eta manifestarien artean.
Gertaera honetan sakontzeko, Hala Bediren erreportajea: Gamarra 1982, krimen polizial baten zuriketa.
Iturria:
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).