1872ko maiatzaren 10ean,
Victoria Woodhull AEBetako presidente izateko aurkeztu zen, hori egiten zuen lehen emakumea. Ekintzailea zen emakumeen eskubideen alde. Oso ideia aurrerakoiak zituen bere garairako, eta adibidez, munduko langileria antolatu asmo zuen Langileen Lehen Internazionalarekin bat egin zuen. Hauteskunde horietan emakumeek ez zuten botorik emateko eskubiderik ere izan.
Iturria:
Marion Meade, Free Woman: The Life and Times of Victoria Woodhull