1975eko urtarrilaren 20an,
Victor Manuel Perez Elexpe hil zuen Guardia Zibilak Portugaleten. Potasas de Navarrako langileen greba babesteko esku-orriak banatzen ari zela egin zion tiro guardia zibil batek General Castaños etorbidean, Rantxe plazara doazen eskaileretan.
23 urte zituen eta Espainiako Alderdi Komunista Internazionaleko kidea zen. Lekukoen arabera, ez zegoen armatua, baina heriotzaren ardura berari egozteko pistola bat sartu zioten poltsan. Ez zen ez epaiketa ez zigorrik izan. Hiltzaileak autoritate militarren aurrean eman zuen testigantza, eta handik gutxira lekuz aldatu zuten.
Hiletan 800 bat lagun batu ziren eta ondoren manifestazioa egin zuten, baina Poliziak gogor egin zuen honen aurka eta 30 lagun atxilotu zituen.
Iturria:
Danilo Albin, “Siempre dicen que no es el momento”: 45 años del crimen impune de Pérez Elexpe (Público).