1780ko apirilaren 02an,
Vicenta Juaristi Eguino jaio zen La Pazen, Bolivian. Familia aberats batean jaiotako kreolea, bere ondasun guztiak espainiarren aurkako iraultzaren esku utzi zituen. Ricafort gobernadorearen gizonek espetxeratu eta heriotzara kondenatu zuten, nahiz eta herritarren presioaren ondorioz zigorra barkatu zioten. Latinoamerikako askapen mugimenduan heroitzat hartzen da, eta Ursula Goyzueta eta Simona Manzanedarekin batera zapalkuntza kolonialaren aurkako sinbolo dira La Pazeko iruditeria kolektiboan.
Iturria:
José Luis Roca, Ni con Lima ni con Buenos Aires: la formación de un estado nacional en Charcas (Plural editores).