1916ko otsailaren 21ean,
Verdungo gudua hasi zen, I. Mundu Gerrako luzeena eta historiako gogorrenetakoa. Alemaniak Frantzia ahultzeko estrategia abiatu zuen bertan, lurraldea konkistatu gabe, arerioari sortutako bajen ondorioz errenditzera bultzatu nahian. Frantsesentzat, kontrara, ohore nazional bilakatu zen gotorlekua defendatzea. Ia hamar hilabetez luzatu zen batailan 700.000 pertsona hil ziren eta Frantziak eustea lortu zuen, baina armadako mandoen muturreko gizagabetasuna agerian geratu zen: soldadu joandako ehunka milaka herritar bidali zituzten hiltzera, inolako gupidarik gabe. Morts pour la patrie, bretoiera, katalana edo euskara baizik ez zekiten haiek.
Iturria:
Josep Fontana, El siglo de la revolución (Editorial Crítica).