1750ko martxoaren 1ean,
Urruñan protestan bildutako emakume talde bati tiro egin zion Frantziako armadak. Frantziako Gobernuak tabakoari ezarritako zergaren aurka bildu ziren emakumeak, eta bertako autoritateek armada deitu zuten.
Tiroen ondorioz Gratianne Suhibar, Marie Dithurbide, Agustina Irigoity eta Jean Lapis hil zituzten. Azken hori Bixitalako jauna zen, eta bere izena “zikintzeko” emakumez jantzita zihoala zabaldu zuten.
Gertaera hartan sakondu nahi duenak, hemen du Nagore Irazustabarrenaren Urruñako emakumeak, matxino eta biktima artikulua eskura du.
Iturria:
Xosé Estévez, Matxinadas en Euskal Herria (Nabarralde).