Urriko Iraultza abiatu zuten Errusiako boltxebikeek, Neguko Jauregiari eraso eginda

Duela
108
urte
Eisensteinen 'Urria' filmeko irudia.

1917ko azaroaren 07an,

Urriko Iraultza abiatu zuten Errusiako boltxebikeek, Neguko Jauregiari eraso eginda. Gregoriar egutegian, urriaren 25ean izan zen. Otsaileko iraultzaren ostean ezarritako gobernuak, Kerenski sozialista moderatua buru, protesten aurkako errepresioa agindu zuen, baita nekazariei lurra ematearen aldeko mugimendu oro zapaldu ere. Era berean, hirietako bizi baldintzak okertzen ari ziren eta horrek ideia iraultzaileei hauspoa eman zien. Hortaz, zenbait langile batzordek lantegien kontrola hartu zuten. Kerenskik setio egoera deklaratu eta boltxebikeen aurkako neurriak hartzen hasi zenean, soldadu eta langileen Guardia Gorriek Petrogradoren kontrola eskuratu zuten.

Iturria:

Carlos Taibo, Historia de la Unión Soviética: De la revolución bolchevique a Gorbachov (Alianza editorial).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik