1999ko otsailaren 07an,
Ukrainako gobernuak Txernobyleko zentral nuklearreko hirugarren erreaktorea berriz ere martxan jartzea erabaki zuen, istripua gertatu eta 13 urtera. Itxieraren kostua eta langileen soldata atzeratuak ordaintzeko eskariari Europako Batasunak eta G7ak ezezkoa eman ostean soka tenkatzeko beren modua izan zen.