2003ko maiatzaren 03an,
Udal hauteskundeetara aurkeztutako 241 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian. Maiatzaren 25eko udal eta foru hauteskundeak Batasuna alderdia legez kanpo utzi osteko lehenak ziren. Hori dela eta, herri plataformak eratu zituzten udaletan ordezkaritza bermatu asmoz. Foru hauteskundeetarako Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) plataforma eratu zuen Ezker Abertzaleak, baina hau ere legez kanpo utzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, 150.000 pertsonak baino gehiagok ilegalizatutako zerrenden boto-paperak sartu zituzten hautetsontzietan desobedientzia ariketa gisa.