Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrakeko kideak hil ziren prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda

Duela
44
urte

1980ko martxoaren 26an,

Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrakeko kideak hil ziren prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Suprefetaren emaztearen autoari lehergailua jartzen ari zirela gertatu zen, Baionako ospitaleko aparkalekuan. Ekintzaren helburua zen, gerora IK-k esan zuenez, autoa suprefetaren bulegoaren azpiko garajean sartzean zartaraztea, egoitzari kalteak eragin asmoz inor zauritu gabe.

Iturria:

Eneko Bidegain, Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik