1950ko abenduaren 20an,
Txomin Letamendi hil zen Madrilen, torturen ondorioz. Bilbon sortua, etorkizun oparoa zuen tronpeta jotzaile bezala eta Turuta gisa zen ezaguna. 1936ko Gerra piztean Euzko Gudarostearekin egin zuen borroka, eta galdu ostean, erbesteratu egin behar izan zuen. Venezuelan, Agirre lehendakariak Euskal Herrira itzultzeko eta barneko erresistentzia antolatzeko eskatu zion –argazkian, erdiko mahaian dago Agirre–. 1946an atxilotu zuten lehen aldiz Donostian, eta 1949an berriro Bartzelonan. Guadalajarara eraman eta bortizki torturatu zuten, eta masailezurra hautsita, bere anaiak atera behar izan zuen besoetan handik, Madrilgo etxera eramateko. Oso gaixorik eta desorientatuta, hil egin zen handik gutxira.
Iturria:
Iturria: Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).