1937ko abuztuaren 13an,
Tutera bonbardatu zuten hiru hegazkin errepublikarrek. 18:00ak inguru, Tupolev SB-2 hegazkin errusiar herriaren gainetik pasa 2.000 metroko altueran eta 25 kiloko bederatzi lehergailu askatu zituzten. Zentral elektrikoa, telefonoena, Guardia Zibilaren koartela eta Ebroko zubia gisako helburuak zituzten arren, ez zuten bat bera ere jo eta gutxienez 13 hildako eta 23 zauritu utzi zituzten. Euskal Herrian orotara 2.042 bonbardaketa izan ziren, %92 frankistek eginak, %8 errepublikarrek.