Tuskegeeko esperimentuaren berri eman zuen AEBtako 'Washington Star' egunkariak

Duela
52
urte

1972ko uztailaren 25ean,

Tuskegeeko esperimentuaren berri eman zuen AEBtako Washington Star egunkariak. Bertan azaldu zuten, 40 urtez sifilisarekin gaixotutako beltz txiroei gobernuak ez ziela tratamendurik eman, zientzialariek gaitzaren eboluzioa iker zezaten. Eskandalu handia eragin zuen informazioak eta proba klinikoen subjektu ziren gaixoen babeserako neurriak hartzea ekarri zuen, 1974tik aurrera.

Iturria:

Sonia Shah, “Los experimentos clínicos realizados con los pobres del Planeta” (Le Monde Diplomatique en español, 2007ko uztaila).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte