1977ko urriaren 13an,
Turistaz beteriko Lufthansa hegazkin bat bahitu zuten Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak eta Alemaniako RAF talde armatuak elkarlanean. Boeing 737-200 hegazkinak Mallorca eta Frankfurt arteko bidea egiten zuen, eta bost eguneko dramaren ostean, Erroma, Larnaca, Manama, Dubai eta Adenen eskala egin ostean, Somalian lur hartu zuen. Eskaeren artean zeuden RAFeko presoak askatzea eta 15 milioi dolar ordaintzea. Azkenean, bahitzaileen eta Alemania Federaleko antiterrorismo unitateen arteko tiroketan hiru gerrilari hil zituzten.
Iturria:
Stefan Aust, The Baader Meinhof Complex.