1974ko abuztuaren 28an,
Tupa eta Tanke ETAko kideak tirokatu zituen Polizia frankistak Donostian. Jose Antonio Garmendia Tupa eta Josemari Arruabarrena Tanke Donostiako Zuzenbide fakultatearen aurrean kontrol batean geratu zituzten. Gazteak, armak kotxean utzita, korrika atera ziren mendirantz, eta poliziek, metrailetekin tiro egin eta biak jo zituzten. Bertsio ofizialak esan zuen enfrentamendua izan zela, baina lekukoek gezurtatu zuten. Tupa larri zauritu zuten garunean. Hilzorian egon arren, poliziek galdekatu egin zuten, eta handik gutxira Angel Otaegi atxilotu zuten. 1975eko udan epaitu zituzten Tupa eta Otaegi, biei heriotza zigorra jarri zieten, eta Tupa bere osasun egoeragatik barkatu zuten.
Iturria:
Juan Mari Bandrés, Memorias para la paz (HMR).