2004ko abenduaren 26an,
Tsunami batek milaka hildako eragin zituen Asia hegoaldean. Indiako Ozeanoan sortutako lurrikara batek 40 urtean izandako tsunamirik handiena eragin zuen eta honek 13 herrialdetan 200.000 pertsonatik gora hil zituen. Hildako gehienak, 128.000 inguru, Indonesian izan ziren.
Herrialde horiek jasandako kalteak arintzeko nazioarteko kanpainak abiatu ziren, baina herrialde horietatik salatu zen hondamendi naturala baliatu zutela enpresari eta politikari askok, herritarren erresistentziagatik aurretik egin ezin zituzten planak aurrera eramateko.
Kostaldeak literalki garbitu baitzituen itsasoak, izan hotel, etxebizitza, kasino edo dena delako eraikitzeko turismoaren industriarentzat, Naomi Kleinek The Shock Doctrine lanean jaso zuenez.
Iturria: