1937ko urriaren 28an,
Tropa frankistek 42 eusko gudari fusilatu zituzten Santoña herri kantabriarreko El Dueso espetxean. Hilabete pare bat lehenago, EAJko buruzagiek hitzarmena sinatu zuten Francoren aldeko italiar faxistekin: Eusko Gudarosteko batailoiak errenditu egingo ziren eta italiarren gerra-preso bihurtuta, bizia barkatuko zieten. Faxistek ez zuten hitza bete, ordea, hitzarmenaren berri izan zutenean operazioa geldiarazi eta gudariak El Duesoko kartzelara eraman zituzten.