1912ko apirilaren 10ean,
Titanic ontzia lehen aldiz atera zen Southamtongo portutik New Yorkera. Arazoak nahiko azkar hasi ziren, izan ere, ikatz hornikuntza ezin izan zuten nahi bezala egin eta gainera, ikaztegian sortutako sute batek ontziaren abiadura moteltzera behartu zituen. Ontziaren jabe zen konpainiak, ordea, aurrez adierazitako egunean iritsi nahi izan zuen, asmo publizitarioekin, eta abiadura bizkortu nahi izan zuen. Apirilaren 14ko gauean izeberg baten aurka talka egin zuen. Ontzia osorik ondoratu zen eta ia 1.500 pertsonak galdu zuten bizia.
Iturria:
David G. Brown, Last Log of the Titanic (McGraw-Hill).