Thailandian ikasle eta langileen aurkako sarraskia eragin zuten

Duela
49
urte

1976ko urriaren 06an,

Thailandian, Thammasat Unibertsitateko sarraskia gertatu zen. Thanom Kittikachorn diktadorea herrialdera itzultzekoa zela eta protestan ari ziren ikasle eta langileak irail erditik.

Thammasat unibertsitatea okupatu zuten eta ezkerreko mugimenduen manifestazioen epizentro bilakatua zen.

Gaurko egunez, armada eta paramilitar ultraeskuindarrak unibertsitatea hustera joan ziren eta gupidarik gabe jokatu zuten.

Ehunka ikasle tirokatu, urkatu edo erreta hil zituzten.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte