1936ko irailaren 07an,
Tasmaniako azken tigrea edo otso marsupiala hil zen, Benjamin. Uharteko hiriburu den Hobarteko zooan eman zuen espezio oso honen azken hatsa. Zooaren baldintza kaskarren ondorioz hil zela uste da, gaizki elikatzeaz gain, ez zutelako muturreko tenperaturetatik babestu. Europarren kolonizazio garaian espezie honetako 5.000 bat zeuden Tasmanian. Ardia eraman zuten europarrek, baina animalia autoktonoak eraso egiten ziola egotzita ehizatzen hasi ziren guztiz desagerrarazi zuten arte.
Iturria:
Alex Fox, ‘New’ Footage of Benjamin, the Last Tasmanian Tiger Ever Seen Alive (Sithsonian magazine, 2020ko ekainak 1).