2011ko urriaren 27an,
Tartakada jo zioten Nafarroako lehendakari Yolanda Barcinari, AHTaren aurkako Mugitu! mugimenduko kideek. Okzitaniako Tolosan Piriniotako Lan Elkartearen ekitaldi batean zela, trajez jantzita mahaira gerturatu eta bi tarta jaurti zizkioten, gainontzekoek AHTaren aurkako afixak erakusten zituzten bitartean. Ondoren egindako epaiketan, gisa honetako salaketa ekintzetarako ezohikoak diren kartzela zigorrak ezarri zizkieten ekintzaileei: hiruri bina urteko espetxe zigorra eta bati urtebetekoa. Ikusi ekimenaren bideoa QR kodearekin.
Iturria:
Fiskalak 4 eta 9 urte arteko zigorrak eskatu ditu Barcinari tartak bota zizkiotenentzat (ARGIA, 2011ko azaroak 9).