1980ko urtarrilaren 17an,
talde parapolizial espainiarrek hainbat emakume gazte bortxatu eta hil zituztela salatzeko, greba egin zuten Errenteriako Emakumeen Taldeak deituta. Guda testuinguruetan emakumeen gorputzak gerra-arma bezala erabiltzeko joera historian zehar askotan errepikatu da, eta Euskal Herria ez da salbuespena izan. Ana Tere Barroeta eta Mari Jose Bravo, adibidez, historia beltz honetako izenak dira.
Herriko eragileen babesa jaso zuten, eta emakumeak joan ziren manifestazioaren buruan.