Sorgin ehiza hasi zuten Nafarroa iparraldean eta 200 lagun baino gehiago atxilotu zituzten

Duela
499
urte

1525eko urtarrilaren 17an,

Sorgin ehiza hasi zuten Erroibar, Erronkari eta Zaraitzu ibarretan. Pedro de Balanza espainiar Errege Kontseiluko kideak bultzatuta, superstizio eta fanatismo erlijiosoa aitzakiatzat hartuta, 200 lagun baino gehiago atxilotu zituzten, gehienak emakumeak, eta hamarnaka urkatu zituzten. Denak ziren Gaztelaren konkistaren aurka posizionatu ziren herritarrak. Eskandalua eragiteaz gain, beldur handia eragin zuten. Herrietako abadeak eta Nafarroako Gorteak kexu azaldu ziren, jazarpena kasu faltsuetan eta torturetan oinarrituta zegoela salatuz.

Iturria:

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte