1945eko urtarrilaren 27an,
Sobiet Batasuneko Armada Gorriak Auschwitzeko kontzentrazio esparrua askatu zuen. Nazien erregimenak erabilitako sarraski esparru nagusia izan zen. Milioi bat pasatxo pertsona hil zituzten bertan, asko gas ganberetan: judutarrak, ijitoak, poloniarrak eta ezkertiarrak.
Herio eremu horretan 1.300.000 pertsona sartu zituztela kalkulatzen da (hiru kontzentrazio- eta sarraski-esparruk eta 45 lan eremuk osatua). Horietatik milioi bat baino gehiago Henrich Himmler, Rudolf Höss, Arthur Liebehenschel eta Richard Baer-en zuzendaritzapean hil zituzten.
Han hil zituzten pertsonak gehienak juduak ziren, nahiz eta preso politikoak, ijito-etniakoak, poloniarrak, gerrako preso sobietarrak eta nazien erregimenarekin disidente politikoak ere bazeuden.