Sexu bereko bi pertsonaren arteko ezkontza egin zuten Argentinan, Hego Amerikako lehena

Duela
15
urte

2009ko abenduaren 28an,

Sexu bereko bi pertsonaren arteko ezkontza egin zuten Argentinan, Hego Amerikako lehena. Alex Freyre eta José María Di Bello Ushuaian ezkondu ziren, herrialdeak homosexualen arteko ezkontza onartu baino lehenago egin ere. Bide urratzaile izan ziren, Buenos Airesko epaile batek konstituzioaren aurkako jo zituelako sexu berekoen arteko ezkontzak galarazten zituzten bi artikulu, eta Ushuaiako probintziako gobernadoreak ebazpen hori ontzat eman zuen. Argentinan sexu bereko kideen arteko ezkontzak baimendu zituen legea sei hilabetera onartu zen, eta Hego eta Ertamerikako herrialde ugarik berdintasunaren aldeko pauso hauek jarraitu ditu geroztik.

Iturria:

Sexu berekoen ezkontza, hamar urteko ibilbidea Argentinan (Gara, 2020ko uztailak 16).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte