Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan

Duela
87
urte

1937ko azaroaren 19an,

Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan. Alanis de la Sierra herrian izan zen, eta guztira 72 lagun hil ziren istripuan. Argitzeke dago istripuaren zergatia, eta ustez herriko hilerrian lurperatutako gorpuzkinak ere ez dira topatu.

2009an Sabin Egilior zinemagileak historia hori gogoratu zuen El largo viaje (Bidaia luzea) dokumentalean, eta senideek omenaldia egin zieten tren hartan hildakoei.

Frankismoak eskulan esklabua erabili zuen azpiegitura publikoetan, etsaia umiliatzeaz gain irabazi ekonomikoak lortzeko eta besteren artean, trenbide eta errepideak egin zituzten, baita Euskal Herrian ere. Milaka izan ziren lan horietara behartutako presoak.

Iturria:

Ander Leon, Burdinbideetako esklaboak: Frankismoaren biktimek zabaldutako bideak (ARGIA, 2022ko otsailak 6).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte