1977ko urtarrilaren 11n,
Sestaon greba orokorra abiatu zuten bi egun lehenago Espainiako Poliziak Juan Manuel Iglesias hil izana salatzeko. Amnistiaren aldeko manifestazio baten aurka kargatu zuen poliziak, eta Juan Manuel 15 urteko gaztea jipoitu ostean bere atzetik zihoazela bihotzekoak eman zion. Heriotza salatzeko protesten aurka ere gogor kargatu zuten, eta lau lagun larri zauritu zituzten
Iturria:
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).