Sekretuan Joxe Arregiren gorpua hilobitik atera eta torturatuaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten

Duela
43
urte

1981eko otsailaren 16an,

Sekretuan Joxe Arregiren gorpua hilobitik atera eta torturatuaren froga bilakatuko ziren argazkiak egin zizkioten. Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusian bederatzi egunez torturatu zuten Arregi, hil zuten arte. Tortura haien ahozko testigantza ugari bazeuden ere, Poliziak ukatu egin zituen. Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bizente Ameztoik, zenbait lagunekin batera, gorpua hilerriko areto batera eraman eta gorpu zaurituari argazkiak egin zizkioten. Gertatua salatzeko grebara dei egin zen, eta mobilizazio jendetsuak eta istilu handiak izan ziren Euskal Herrian. Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuak argazki hauek ditu ardatz.

Iturria:

Iturria: Berria TB, Joxe Arregiren torturaren argazkien egia (2009ko bideoa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte