Sei meatzari hil zituzten AEBetan polizia ohiek, ehunka grebalariri tiro eginda

Duela
97
urte

1927ko azaroaren 21ean,

Sei langile hil zituzten Columbineko sarraskian, AEBetan. Urriaren 18an, lan baldintza hobeak lortu asmoz, meatzariek greba hasi zuten eta Coloradoko meatze ia guztiak ixtea lortu zuten.

Dozena bat meatzek, ordea, Columbinekoa barne, eskirolen lanarekin jarraitu zuten funtzionatzen. Meatze honen kanpoaldean grebalariek egindako piketeei egin zion tiro polizia ohiz osatutako milizia armatuak eta sei langile hil zituen.

Hiltzaileek ez zuten justiziaren aurrean erantzun beharrik izan eta inpunitatea nagusitu zen.

Iturria:

A People's Calendar: Columbine Massacre (1927)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte