2009ko azaroaren 24an,
Segi gazte antolakundearen aurkako sarekada egin zuen Espainiako Poliziak. 34 gazte atxilotu zituzten gauez, eta beste zortzik ihes egitea lortu zuten.
Segiren aurka eginiko sarekadarik handiena izan zen 2002an legez kanpo utzi zutenetik. 100 miaketa baino gehiago egin zituen Poliziak eta azkenean 40 kideren aurkako epaiketa formulatu zen. "Descabezada la cantera de ETA", adierazi zuen Rubalcabak.
Atxiloaldian torturatu egin zituztela salatu zuten gazte askok Grande-Marlaska epailearen aurrean. 750.000 euroko fidantza ordainduta kalean utzi zituzten denak.
Milaka pertsona atera ziren kalera protestan Bilbon egindako manifestazioan.
2014ean Espainiako Auzitegi Nazionalak 40 auzipetuak absolbitu egin zituen.
Iturria:
ARGIA, Segi auziko 40 gazteak absolbituak (ARGIA, 2014ko ekainak 11).