Seattleko bataila hasi zen

Duela
25
urte

1999ko azaroaren 30ean,

Seattleko bataila hasi zen. Goiz hartan milaka pertsonak AEBetako Seattle hiriko kaleak hartu zituzten Munduko Merkataritza Erakundearen goi-bileraren aurka. Istiluek eta manifestariek egindako dozenaka errepide mozketek, inaugurazio ekitaldia bertan behera uztera behartu zituzten antolatzaileak. Lau egunez manifestazioak, ekimenak eta istiluak izan ziren eta globalizazioaren aurkako mugimenduaren lehen indar erakustaldietako bat izan zen oldarraldi neoliberalaren aurka.

Iturria:

Josep Maria Antentas eta Esther Vivas, “De Seattle a la crisis global” (Viento Sur, 107. zkia).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte