1969ko apirilaren 30ean,
Seaska sortu zuten: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen federazioa. Hainbat familia eta irakasle baten bultzadarekin, lehen ikastola zabaldu zuten Arrangoitzen. Ordutik Ipar Euskal Herriko haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidearen berme bakarretakoa izan da, eta milaka haur pasa dira haren zentroetatik. Frantziako Hezkuntza Ministerioen aurrean borroka ugari planteatu ditu, izan finantzazioagatik edo ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearen alde, sarritan desobedientzia ekimenekin.