Santo Domingon Trujillo diktadorearen aurkako ekintzaile Minerva, Maria Teresa eta Patricia Mirabal ahizpak hil zituzten

Duela
64
urte

1960ko azaroaren 25ean,

Santo Domingon, Minerva, Maria Teresa eta Patricia Mirabal hil zituzten. Trujillo diktadorearen aurkako ekintzaileak ziren. Ahizpetako biren senarrak bisitatzera kartzelara joan ziren batean, bueltan, hiru ahizpak etxera bidean zirela, segada prestatu zien poliziak. Auto gidariarekin batera etxe batera eraman zituzten bahituta, eta hil arte jipoitu zituzten. Ondoren, gorpuak autoan sartu eta trafiko istripua irudikatu zuten. Gertaera honen oroimenez ospatzen da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte