Santa Agedako abesbatzek boikota egin zioten abesteari

Duela
56
urte

1969ko otsailaren 04an,

Santa Agedako abesbatzek boikota egin zioten abesteari. Urtarrilaren 24tik Espainiako Estatu osoan erregimen frankistak ezarritako salbuespen egoeraren aurkako protesta zen. Gipuzkoan aurreko urteko abuztutik zeukaten ezarria, ETAk Melitón Manzanas Gipuzkoako Brigada Politiko-Sozialaren burua, Gestaporen kolaboratzailea eta torturatzaile ezaguna tiroz hil ostean. Errepresio giro gogorreko hilabeteak izan ziren Euskal Herrian eta herritarrek beren haserrea erakutsi zuten modu ugaritan.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
60
urte