1591ko uztailaren 07an,
Sanferminak lehen aldiz ospatu ziren data honetan. Ordura arte, urriaren 10a zen San Fermin eguna. Zergatik aldatu zuten eguna? 76 urte lehenago, 1515eko uztailaren 7an, Nafarroa konkistatu eta hiru urtera, Nafarroako Erresuma integratu zutelako Burgoseko Gorteek. Nafarren ospakizuna gertakizun harekin lotu nahi izan zuen Iruñeko apezpiku Bernardo Sandovalek.
Iturria:
Asisko Urmeneta, Sugarren mende (Erroa).