Allende izendatu zuten Txileko presidente, ezkerreko koalizioak hauteskundeak irabazi ostean

Duela
54
urte

1970ko urriaren 24an,

Salvador Allende izendatu zuten Txileko presidente, ezkerreko alderdien koalizioak hauteskundeak irabazi ostean. Herrialdea sistema kapitalistatik sozialistara eraman nahi zuen programa zehatz batekin. AEBetako Gobernuak eginahalak egin zituen boteretik kentzeko. Ezegonkortasun giroa sortu eta Txileko armada baliatuz 1973an eman zuten kolpea, Augusto Pinocheten diktadura militarrari hasiera emanez.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik