1994ko apirilaren 07an,
Ruandako tutsien aurkako genozidioa abiatu zuten hutuek. Bezperan Juvénal Habyarimana presidente hutua hil zuten bere hegazkinari eraso eginez. NBEko Kasko Urdinek herrialdea utzi zutenen, hutsunea baliatu zuten hutuek hilketa masiboei ekiteko eta hiru hilabetetan 800.000 tutsi hil zituzten. Frogatuta geratu da genozidioa eragin zuen gobernua urteetan babestu zuela Frantziak, babesaz gain, armak bidaliz hutu miliziei, Munduko Bankuak garapenerako bideratutako diru laguntzak erabiliz eta matxeteak nekazari-tresna gisa fakturatuz. Parisek ez du sekula bere ardura onartu, nahiz eta Ruandako Gobernuak gerora froga sendoak publikoki aurkeztu. Munduko potentzia handiek ezikusia egin zuten.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).