Robert Caplanne elektrizista hil zen, errefuxiatu batekin nahastuta GALek egindako atentatu baten ondorioz

Duela
38
urte

1986ko urtarrilaren 04an,

Robert Caplanne elektrizista hil zen atentatu baten ondorioz. 11 egun lehenago, 1985eko abenduaren 24an, GAL talde parapolizialeko bi kidek lau tiro egin, horietatik hiruk jo eta larriki zauritu zuten Biarritzen, Lapurdin.

Bera ez zen errefuxiatua, baina Enrique Errasti zelakoan egin zioten eraso.

Caplanneren gurasoek La Croix taberna zuten Biarritzen, eta hara joan ohi zen errefuxiatu ugari.

GAL Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan.

Iturria:

Borroka armatua Euskadin (1967-2011) - Emilio Lopez Adan (Maiatz)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte