1936ko irailaren 05ean,
Robert Capak Miliziano baten heriotza argazkia egin zuen. 1936ko Gerrako argazki ezagunenetakoa da, Kordobako frontean ateratakoa. Hildakoa Federico Borrell Garcia CNTko milizianoa dela esan izan da, baina ez da inoiz baieztatu. Gerda Taro eta Endre Ernö Friedmann argazkilari bikoteak sorturiko izengoitia zen Robert Capa, 1937ean lehena hil ostean bigarrenak beretzat hartuko zuena. 1936ko Gerran, II. Mundu Gerran, bigarren Txina-Japonia Gerran, 1948ko Palestinako Nakban eta 1954ean Indotxinako Gerran lan egin zuen, azken horretan mina bat zapalduta hil zen arte.
Iturria:
Iturria: Robert Capa, Ligeramente desenfocado (La Fabrica) + Robert Capa, La muerte en ciernes (La Fabrica).