1965eko martxoaren 13an,
Radio Nacional de Españak emisioa eten behar izan zuen, Donostian sabotaje ekintza baten ondorioz. Ezezagun talde batek lehergailua zartarazi zuen irrati-instalazioan, uhinen igorpena galarazita eta gau osoan zehar ezin izan zuten beren programazioa emititu. Radio Nacional de España Millán Astray legionarioak eratu zuen 1936ko gerran, matxinatu frankisten komunikazio eta propaganda organo gisa, eta diktaduran erregimenaren komunikabidea izan zen.
Iturria:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).