1960ko urtarrilaren 05ean,
Quico Sabaté hil zuten.
CNT eta FAIko kidea izan zen eta 1936ko Gerran Aragoiko frontean egin zuen borroka faxisten aurka. Frantziara joan zen erbestean, baina frankismoaren aurka jarraitu zuen maki taldea antolatuta.
Frantzia nazien esku erori zenean, bide klandestinoak antolatzen aritu zen jendeari Pirinioetan barrena ihes egiten laguntzeko.
Parisen Lucio Urtubiaren etxean ezkutatuta egon zen luzaroan, eta Urtubian eragin handia izan zuen, berak gero esan zuenez.
Guardia Zibilarekin izandako tiroketa batean bere kideak hil ziren, baina berak, zauriturik, ihes egitea lortu zuen. Mediku baten bila ari zela tirokatu zuten Kataluniako San Celoni herrian.
Iturria:
Pilar Eyre, Quico Sabaté, el último guerrillero (Ed. Península).